Lurralde kolektibitate
Lurralde kolektibitatea (frantsesez collectivité territoriale) frantses estatuko estatutik beherako aparteko administrazio multzo bat da.
Estatuaren esku dauden konpetentzia batzuk lur-eremu jakin batek bereganatzean oinarritzen da figura administratibo hau. Printzipioz kontzeptu honek 2003ko martxoaren 28ko konstituzioaren berrikuspenetik aurretik zegoen collectivité locale[1] ("tokiko kolektibitatea") delakoa ordezkatzen du.
Lurralde kolektibitateen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru ezaugarri betetzen dituzte:
Nortasun juridikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nortasun juridikoa izateak kolektibitateak sinatutako kontratuei aurre egitea errazten die.
Konpetentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasuaren arabera eta beti estatuak horrela arautuz gero[2] kolektibitate mota bakoitzari zenbait konpetentzia aitortzen zaizkio eta neurri batean subsidiarietate printzipioaren arabera ere definitzen dira.
Azken urteetan joera handia egon da lurralde kolektibitateen esku ingurumena eta garapen iraunkorrarekin zerikusia duten gaietan esku hartzea:
- ura, airea, lurra, fauna, landaretza, baliabide natural eta energetikoak, klima eta biosfera.
- berdin tokiko gobernuetarako tresna berriekin: Agenda 21 edota SCOT[3] eta PLU[4] bezalako hirigintza-markoak.
Administrazio askatasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolektibitate bakoitzak hautatzen den erabaki-organo bana daukate.
Administrazio askatasuna estatuarekiko eta beste kolektibitateekiko gauzatzen da, goragoko maila batean daudenekiko ere bai: adibidez departamendu bateko kontseilu orokorrak hartzen duen erabaki bat, legeak hala arautu ezean ez du erregio baten oniritzia lortu behar izango.
Lurralde kolektibitate motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako konstituzioak kolektibitate hauek definitzen ditu:
- Eskualdeak: Frantzia metropolitarrean 13 daude eta itsasoz haraindi beste 5.
- Departamenduak: 96 metropolitar Frantzian eta 5 itsasoz bestaldeko lurraldeetan.
- Estatus bereziko metropolia: Bakarra Frantzia osoan.
- Itsasoz haraindiko kolektibitateak: Afrika, Amerika eta Ozeanian barreiatutako kolonia frantsesak; izen desberdinak erabiltzen dituzte.
- Probintziak: Kaledonia Berrian 3 daude.
- Udalerriak (communes).
- Berezko estatutua duten kolektibitateak. Desberdinak izanik ere bi kasu aipatuko ditugu:
- Korsikako Cullittività Tarrituriale di Corsica edo Collectivité territoriale de Corse; aldi berean erregioa bada ere, aparteko ezaugarriak ditu.
- Kanakia edo Kaledonia Berria: "Itsasoz haraindiko" lurren artean berezko botereak gehien garatu dituena.
Aldiz, EPCI[5] motako elkargoek (Hiri Elkargo, Aglomerazio Elkargo, Herri Elkargoak...) ez dute estatus hau, "berezko fiskalitatea" izanik ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Izendapena aldatu bada ere, sarritan oraindik izen zaharra erabiltzen da.
- ↑ Kolektibitate horiek ezin dute berez ezer arautu ezta berarentzat konpetentzia bat aitortu, estatua da beti hori egiteko ahalmena duena.
- ↑ Schéma de cohérence territoriale.
- ↑ Plan local d'urbanisme.
- ↑ Établissement public de coopération intercommunale.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Zer da lurralde kolektibitate bat?.